Jarduera 2.1 IRAKURMENA ETA IDAZMENA
1. ATALA:
Lehendabiziko atala egiteko, 4. Mailako bi neba arrebei ahots grabaketa bat egin diegu. Grabaketa entzuterakoan, nabaria da neskak arazoak dituela irakurtzerako orduan mutilarekin aldenduz, hau da, dislexia dauka. Familia honetan 4 neba-arreba dira. Nagorek seme handiari klase partikularrak ematen dizkio eta kasu honetan, neskak baita dislexia du.
1. Audioa: Mutil baten irakurketa
2. Audioa: Dislexia duen neska
Grabazioan dislexia maila ez da oso sakona, hau da gainazalekoa da. Kasu honetan, bi grabazioak konparatuz, neskak denbora gehigarri bat izaten du, eta horretaz gain gida bat. Gida amari egiten dio erreferentzia,hau da, bere alboan egoten da eta atzamarrarekin laguntza eskaintzen dio alaba hitzak ez nahasteko.
Beste alde batetik, zailtasuneko fonemak ez ditu oso ondo menperatzen, beraz fonemak eliminatu egiten ditu. Horretaz gain hitz batzuen errepikapena ematen da. Gaur egun, aurrerapen teknologiko handiak daude, eta horrek zer suposatzen du, ikastoletan ikasleak zein irakasleak ordenagailuetaz baliatzea. Horrek ez da lagungarria dislexia duen pertsona batentzat, baina kasu honetan, ez dira audioliburuak ematen, baizik eta liburu tradizionalak. Erabiltzen dituen liburuak irudiak dute, beraz hitz batzuei sentsua ematerako orduan irudietaz baliatzen da. Aipatzekoa da dislexia duten pertsonek puntuak eta komak ez dute ondo bereizten baina gure kasuan, faktore honetan ez ditu zailtasun handirik izaten.
Neskari egindako errubrika
Mutilari egindako errubrika
Burututako errubrika honetan, audioetan nabarmentzen diren aspektuekin egin da. Emaitzei erreparatuz, esan dezakegu hobekuntza batzuk egin behar direla.
Hobekuntzak:
Gure semea dislexia duela sumatzen hasten garenean, hoberena da hura tratatzea. Etxean zein ikastolan umeak irakurketan eta idazmenean arreta handiago bat ipini behar du, horretarako zenbait ariketa gehigarri egitea komenigarria dela uste dugu. Orain ariketa pare bat planteatuko ditugu, baina dislexia hobetzeko hainbat ariketa daudela esan beharra dugu.
Adibidez fitxa batean hitz batzuk izatea eta umeak hitzak silaba silabaz banatzea; MU-GI-KO-RRA. Bestetik, ere onuragarria izan liteke, silabekin hitzak osatzeko ariketak, hala nola; PUL- -RA. Kasu honetan , zuriz dagoen lekuan TSE jarri behako zuten. Irakurmenean ordea, komenigarria da irakurtzen duten testuak ez izatea soilik letra, irudiak lagungarriak izaten baitira.
Azken finean, jarraikortasun bat egon behar da, hau da, sinpleenetik hasi bai irakurketan zein idazmenean eta poliki poliki zailtasun pixka bat gehitzen joatea. Gauza sinpleenetan geratzekotan, umeak ez ditu aurrerapenak izango, beraz etxean zein ikastolak konstanteak izan behar dira “arazo” hau murriztu ahal izateko. Gai aipagarri bat esan beharra dago, ez dugula umea behartu behar, haren motibazioa bilatu behar dugu irakurtzeko eta idazteko, horregatik dinamika ezberdinak planteatzea komenigarria da.
Atal honekin jarraituz, Lehen Hezkuntzako bi ikasleen testuak irakurriko dugu. Bertan, idazmenari buruzko informe bat agertuko da. Lehendabizi, bi testu hauek aipatuko dira, eta begi-bistaz ikusitakoa erkatuko da.
Lehendabiziko testuan, akatsak aurkitzen dira bigarrenarekin alderatuz. Aurkitutako akats ohikoak dira lehen hezkuntzako ikasle batentzat. Akatsak ikusteko eta ikasleak konturatzeko haien hutsetan egunkarietan agertzen den "7 diferencias" ariketa burutuko dute ikasleek. Modu horretan, aurkitzen diren akatsak errazago ohartuko dira.
7 DESBERDINTASUNAK:
- Lehenengo testuan ez daude punturik eta komak eskasak dira. Bigarren testuan, aldiz, esaldiak ondo banandurik daude puntuen arabera.
- Lehendabizikoan, lerro laguntzaileak ageri dira, bigarrenean, ez.
- Bigarren testuan akats ortografikorik ez dauden heinean, lehenengoan bai ageri dira, adibidez, “iritxi” iritsi jarri beharrean.
- Lehenengo testua paragrafo batean idatzita dago. Idei desberdinak elkarrekin, eta hori ez dago ondo. Bigarrenean, aldiz, puntu eta aparte erabiltzen da. Ideiak ondo adierazita.
- Lehen mailako ikasleak hitzak elkartzen ditu, hala nola, “eziren” eta “inbarginen”.
- Lehenengo testuko ikasleak hizkiak jaten ditu. Adibidez, “maiakok”, “batea” edo “genitun”.
- Lehen ikasleak aditzak ez ditu menderatzen, iraganekoak orainaldikoak baino okerrago erabiltzen ditu.
BERDINTASUNAK:
- Berdintasun bakarra egitura da, testua ezkerretik eskumara idatzita dagoelako.
Ikasi dugun heinean, lehen hezkuntzako irakasle batek ikasleei transmititzen saiatu behar dituen elementuak hainbat dira: kaligrafia, gramatika, lexikoa eta idazteko estrategiak, hain zuzen ere. Horregatik, testuen azterketa puntu hauekin hasiko ditugu.
Gure ustez, idazkera aztertzerakoan lehendabiziko elementua kaligrafia da. Kaligrafia begi-bistaz ikusten da eta, aipatu behar da, bi testu hauetan hitzak argi ikusten direla ( bostgarren mailakokoa lehen mailakokoa baino pixka bat argiago beharbada), horrek umeen garapena edo maila altua dela esan dezakegu. Hitzen norabidea egokia da eta desberdintasunetan agertzen den aspektu bat nabarmendu nahi genuke. Izan ere, lehendabiziko testuan lerro laguntzaileak erabiltzen ditu ikasleak zuzen idazteko, horrek adierazten du, lerro zuzenetan idazten ikasten ari dela oraindik. Beraz, esan dezakegu bigarren testua idatzitako umea adin nagusiagoa duela edo behintzat idazkeraren funtsezko adarrak jadanik bereganatu dituela. Bigarren testuko kaligrafiaren inguruan ez dago askorik esateko, hori oso ona baita.
Hurrengo elementuak gramatika eta lexikoa dira. Bi testu hauek ikusita esan dezakegu alde nabaria ikusten dela bata bestearekin alderatzerakoan, hitzen eraketa eta silaben egitura ez baita zuzena. Izan ere, lehendabiziko testuan, aurki ditzakegun akatsak ugariak dira, hala nola, “eziren” dena jarraian idaztea. Gainera, esaldiak eratzeko era ez da egokia lehendabiziko testuan, esaldiak bata bestearen atzean ipintzen da soilik “eta” lotailua erabiliz, puntu batean testuaren haria guztiz galdu arte, zeren eta, korapilatsu samarra suertatzen da. Esan dezakegu akats hauek ikusita bi testu hauen artean lehen testuko umea lehendabiziko zikloan egongo dela eta bigarren testua idatzitako umeak ziurrenik bigarren zikloan dagoela.
Idazmenerako estrategiei dagokienez, hauek bultzatzen saiatuko gara hobekuntzarako ariketa proposamenekin.
Guaschen irizpideak jarraituz gero, sei dira kontuan hartu behar diren aldagaiak: egokitasuna, koherentzia, kohesioa, aberastasuna, zuzentasuna eta alderdi materialak (Guasch, 2009). Testuak ebaluatzeko errubrika bera erabili bada ere, kontuan izan behar da bi idazleen arteko maila eta adin ezberdintasuna, lehen mailako ikaslea askoz txikiagoa den heinean, hutsegite gehiago aurkeztea ohikoa da.
LH1-eko testua eta LH5-eko testua
LH1 mailako ikaslearen ebaluazioa:
Lehenengo testuaren ebaluaketa gauzatzeko Guasch-en errubrikaren irizpideak kontuan hartuko ditugu. Egokitasunaren inguruan autoreak badaki zein den testuaren helburua, klasearekin eginiko irteera bat azaltzea, hala ere, hau ez du modu argian erakusten. Helburua hori dela jakiteko ia intuizioa erabili behar da, bestelako irizpideetan azalduko den bezala, dituen akatsak testuaren ulermena kaltetzen baitu. Bestelako egokitasunaren aspektuak ez ditu gehiegi kontuan hartzen, hartzailea nahiz testu mota ez baitira errespetatzen.
Lehenengo testuaren ebaluaketa gauzatzeko Guasch-en errubrikaren irizpideak kontuan hartuko ditugu. Egokitasunaren inguruan autoreak badaki zein den testuaren helburua, klasearekin eginiko irteera bat azaltzea, hala ere, hau ez du modu argian erakusten. Helburua hori dela jakiteko ia intuizioa erabili behar da, bestelako irizpideetan azalduko den bezala, dituen akatsak testuaren ulermena kaltetzen baitu. Bestelako egokitasunaren aspektuak ez ditu gehiegi kontuan hartzen, hartzailea nahiz testu mota ez baitira errespetatzen.
Koherentziari dagokionez, jarraitzeko eskema bat duela dirudi, testuari izaera zein zentzu global bat emanez, hala ere erabiltzen duen hiztegia ez da nahikoa. Testu osoa hain kontzentraturik egonik espazio hain txikian, gaiak nahastea eragiten du. Gainera, denboran jauziak aurkezten dira, inongo progresio zentzudunik ezta garapenik agertu gabe gai ezberdinetan.
Kohesioa aztertzerakoan ikus dezakegu “eta” lotailua koma gutxirekin dela testuari antolamendu pixka bat ematen dion elementu bakarra, horrekin ez da nahikoa. Puntuazio arauei dagokienez, ez du puntu bat ere ez erabili testu osoan zehar, soilik erabili ditu koma gutxi batzuk eta, gainera, txarto kokaturik; horregatik, esan dezakegu puntuazio arauetako oinarrizko ezagutzak jadanik ez dituela barneratu. Orokorrean, kohesioa erabat kaotikoa da, hizkuntza oso errepikakorra eta astuna erabiltzen den heinean.
Aberastasuna nahiz zuzentasuna dira testuak dituen arlo ezegokienak. Batetik, behin eta berriz errepikatzen du esaldi egitura bera, askotariko hiztegia erakutsi barik. Bestetik, zuzentasuna puntu beltz bat da, aditz ia bat ere ez dago ondo eraturik eta ortografia akats hainbat ageri dira, hizkiak nahasten baititu edota hitzak batzen edota ahazten ditu; kasurako, “egin behar ginen” idatzi beharrean, “inbarginen” idazteko punturaino. Gainera, sintaxia arazoak beha daitezke, subjektu eta predikatua guztiz identifikatzen ez ditu. Kontuan hartu beharreko alderdia aditzen denborak ulertzen dituela da, txarto idazten baditu ere, badaki noiz ipini behar den aditz bat orainaldian eta aditz bat lehenaldian.
Azkenik, alderdi materialak egokiak dira, zenbait zirriborro badaude ere irakurgarria suertatzen da. Aipatzekoa da, tipografia nahiz kaligrafia bereziki ona ez direla, bertan lana du aurretik oraindik ikasleak. Gainera, lero laguntzaileak erabiltzen ditu guztiz zuzen idazteko. Testutik ateratzen dugun ondorioa zera da, irakurgarria da, baina ulergarria ez hainbeste, osotasunean ulertzeko zailtasun handiak eskaintzen ditu. Hala ere, kontuan izanik lehen mailako ume bat idatzi duela ez gara harritu behar, honen gaitasunetara egokitzen baita testu hau. Ez dugu uste lehendabiziko ikasle honek dena txarto egiten duenik, alegia, burututako akatsak normalak dira eta, nahiz eta, oraindik akatsak izan, hauek konpondu daitezke estrategia eta aplikazio berriak erabiliz.
LH1 mailako ikaslearentzako hobekuntza proposamena:
LH1 mailako ikaslearentzako hobekuntza proposamena:
Ikasle honen arazo larrienetakoa puntuazio arauen menperatzen hain mugatua da, horregatik, hori dago landu beharreko lehendabiziko edukien artean. Horretarako, proposatu dugun ariketa erraza da, haurrari interesgarria suertatzen zaion abesti bat eman, kasurako Aldapan Gora, baino inongo puntuazio zeinurik gabe. Hutsune horiek ikasleak bete behar izango ditu hori entzuten dituen bitartean.
LH5. mailako ikaslearen ebaluazioa:
LH5 mailako ikaslearentzako hobekuntza proposamena:
Proposatutako jarduera hurrengoa da. Ikasleari mota desberdinetako argazkiak eskainiko zaio. Agertutako argazki guztietatik hiru aukeratuko ditu, eta horiekin istorio bat asmatuko du. Argazki bakoitzean lotailu desberdinak ageri dira. Ariketa honen bitartez, idazkera bultzatu eta ikasleak mota desberdinetako lotailuak erabiltzea da. Esate baterako, aldiz, bestetik, gero... Modu horretan, ikasleak heziketa eredugarria jasoko du.
2. ATALA:
Bigarren testua behatzerakoan hau lehen mailako baino askoz argiago eta garbiagoa dela ikus daiteke. Lehen ebaluazioarekin egin genuen bezala, hau Guasch-en irizpideen arabera antolatuko dugu.
Egokitasunaz hitz egiterakoan, argi du zer kontatu nahi duen eta hau nori zuzenduta dagoen, helburu nahiz hartzaileak argi utziz. Bere ikastetxean argitaratzen den aldizkariaren inguruko berri ematen du, horretarako, testu mota ere errespetatuz. Beraz, arlo honetan ez dago kexa gehiegirik.
Koherentziari dagokionez, ideiak era zentzudunean azaltzen ditu, orokorretik zehatzera eta, testua oso sinple eta motza izanik ere, honetan garapen bat ikusten da, non “A” puntu batetik hasten da “B” puntu batera heltzeraino. Hala ere, garapen falta txiki bat sumatu daiteke.
Kohesioa da gehien hobe daitekeen alderdia, esaldiak eratzerakoan hainbat dira egiten dituen akats sintaktikoak. Esaldiak eratzeko unean hitzen ordena aldatuz gero askoz argiago egongo litzateke ulertzearren. Hala ere, anitzak dira erabiltzen diren puntu eta komak zein bestelako lotailuak, testuari kohesio gehiago eskainiz eta, aldi berea, puntuazio arauak menperatzen duela erakutsiz.
Aberastasunean ondo bat jartzea erabaki izan dugu, zeren eta, aberastasun gehiegi ez erakusteko arrazoi nagusia testuaren izaera sinplea da, berez ikaslea ezin du gehiago erakutsi bertan. Testu mota ikusirik ikaslea soberan aberastasun nahikoa erakutsi duela deritzogu.
Zuzentasuna ia ezin hobea da testuan, ez daude akats ortografikorik eta aditzak, errazak badira ere, haien denbora egokian idatzirik daude. Ikusitako akats txikiak esandako sintaxiaren ingurukoak dira.
Alderdi materiala ebaluatzeko, euskarria ulergarria egiten du testua eta, kasu honetan, ez ditu ezta lerro laguntzailerik erabiltzen. Tipografia egokia da eta, oso subjektiboa bada ere, kaligrafia oso polita dela deritzogu.
Proposatutako jarduera hurrengoa da. Ikasleari mota desberdinetako argazkiak eskainiko zaio. Agertutako argazki guztietatik hiru aukeratuko ditu, eta horiekin istorio bat asmatuko du. Argazki bakoitzean lotailu desberdinak ageri dira. Ariketa honen bitartez, idazkera bultzatu eta ikasleak mota desberdinetako lotailuak erabiltzea da. Esate baterako, aldiz, bestetik, gero... Modu horretan, ikasleak heziketa eredugarria jasoko du.
Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko 4. mailako ikasleei bideratutako bi saio proposatuko ditugu. Saioetan, irakurmena eta idazmena batera lantzea askoz egokiagoa eta onuragarriagoa dela uste dugunez, hezkuntzako bi arlo hauek elkartzea pentsatu dugu. Saioak, 50 minutuko iraupena izango dute, non lan kooperazioa denbora guztian zehar landuko den. Gelan 20 ikasle egongo dira, eta haietako bik dislexia dutela nabarmendu behar da.
Azken finean, bi saio hauen helburu nagusia bi alderdi hauek (irakurmena eta idazmena) lantzea eta hobetzea izango da, ikasleen arreta eta interesa galdu gabe, irakurmena eta idazkera lantzeko baliabide desberdinak eta originalak erabiliz eta ikasleen beharrak asetuz (dislexia adibidez), metodo tradizionaletik aldenduz. Horretaz gain, bi alderdi hauen zaletasuna ikasleek lor dezaten bilatu nahi da, eta horretarako testu mota ezberdinak erabiliko dira: komikiak, errezetak, mundu osoko berriak, abestiak ...
Taldeak egiterakoan, lau pertsonetako bost talde sortuko dira. Talde barnean, taldeko kide bakoitzak ariketa bakoitzean rol ezberdin bat izango du; bozeramailea, idazkaria, material arduraduna eta koordinatzailea. Gainera, ikasturtean zehar taldeak aldatzen joango dira, klase-kide guztiak elkarrekin konfiantza izateko eta talde-lana pertsona desberdinekin aurrera eramateko.
Saioen barruan, ariketen banaketa eta progresioa logika batekin jarraitu dugu. Lehenengo saioan adibidez, abesti batekin hasiko dira irakurmena taldeka lantzen, testuaren ulermena lantzen eta adierazten ere. Lehen kontaktua taldeka izatea, segurtasuna eman ahal die. Beraz, ildo horrekin jarraituz, bigarren jarduera “arkatzak-erdira” izango da. Bertan, talde-kideek ariketarekin hasi baino lehen, "arkatzak-erdira" esan beharko dute. Orduan, taldeko kide guztiek arkatzak mahai gainean jarriko dituzte. Momentu horretan soilik testua irakurri, hitz egin eta entzun daiteke, idaztea debekatuta dagoelako. Ondoren, talde-kideek arkatzak hartuko dituzte eta jarduera ebazten saiatuko dira. Eta azkenik, idazmena lantzeko, story cubes baliabideak erabiliko dira. Honen helburua, dadoetan dauden irudiekin eta haien imajinazioarekin istorio bat sortzea izango da.
Bigarren saioan ere, progresio bat eramaten saiatu gara. Lehendabizi, errezeten irakurmena proposatu da, testu mota desberdinak irakurtzeko aukera emateko. Gainera, ulermena lantzen da, zein plater mota den jakin behar dutelako, marrazki batekin adieraziz. Ondoren, dislexikoak diren ikasleentzako ariketa jakin bat proposatu da, ikasle guztiak egin ahal dutena. Kasu honetan bikoteka jarri beharko dira eta testu bat emango zaie, non hitz guztiak elkarrekin egongo diren. Haien helburua hitz horiek banatzea izango da. Azkenik, beste testu mota ezberdin batekin lantzeko eta idazkera praktikan jartzeko, komikia erabiliko da. Talde bakoitzari komiki baten zati bat emango zaie, non bunbuiloak hutsik egongo diren. Kasu honetan, talde bakoitzak bunbuilo horiek bete beharko dituzte, egoera aztertuz eta imajinazioa erabiliz.
1. SAIOA:
1. SAIOA:
- Jarduera:
Garapena: Aurreko egunean ikasleak taldetan banatuko dira eta talde bakoitzari irakurketa bat banatuko zaio, abesti bat hain zuzen. Egun horretan, talde bakoitzak testu edo abesti hori irakurri eta landu beharko du, saio honen hasieran talde bakoitzak irudi eta hitzen bitartez, gainerako klase-kideen aurrean irakurritakoa azaltzeko. Horretarako, kartulinak erabiliko dituzte, irudiak, hitzak, etab. adierazteko. Poster antzekoak sortuko dituzte, esleitutako abestiaren esanahia modu erakargarri batean adierazteko.
- Jarduera:
Izena: “Arkatza-erdira”.
Garapena: Lehendabizi ikasleak taldeetan banatuko dira. Talde bakoitzari testu ezberdin bat esleituko zaio, eguneko berri bat hain zuzen. Taldekide bakoitzak testuaren paragrafo bat soilik irakurriko du eta gainerako kideak hari entzun beharko diote. Paragrafoa irakurtzerakoan, bere alboko kideak paragrafo horren inguruan irakurritakoa azaltzen saiatuko da. Ideiaren bat ahaztekotan, beste kide batek lagundu dezake. Horrela, testu osoa irakurri arte. Testu osoa irakurri ostean, taldekide bakoitzak, bere arkatza hartuko du. Eta testu horretan irakurritakoaren eta komunean jarritako idei garrantzitsuenak orri batean jarriko dituzte. Ikasle bakoitzak ideiak jartzerakoan, komunean jarriko dituzte eta guztiok batera laburpen txiki bat egingo dute. Bukatzeko, talde bakoitzeko bozeramaileak kide guztien aurrean haren taldeari esleitutako berriaren laburpena irakurriko du. Aipatu behar da, teknika honekin taldeko kide guztiak lan egiteko erritmo berdinean joan behar direla. Egia da, gela batean lan egiteko erritmo desberdinak daudela, baina teknika honen bitartez, ikasleek taldeka lan egiten ikasten dute, kide guztiak errespetatuz eta guztiengandik ikasiz. Bestetik, nabarmentzekoa da saioa bukatu ostean, oso komenigarria dela irakaslea talde desberdinetatik pasatzea, egin dutena ikusteko, eta agertu diren arazoak edo zalantzak konpontzeko.
- Jarduera:
Izena: Story Cubes.
Garapena: Lehendabizi ikasleak taldeetan banatuko dira. Talde bakoitzari hainbat dado banatuko zio. Bederatzi dado izaten dira normalean, baina kantitatea ez da garrantzitsuena. Dadoaren alde bakoitzean, irudi bat agertzen da. Talde bakoitzeko kide bakoitzak dadoak botako ditu. Dadoetan agertzen diren irudiekin, istorio bat idatzi beharko dute, haien imajinazioa bultzatuz. Istorioa sortu ondoren, talde guztien bozeramaileak klase aurrean haien istorioak irakurri beharko dituzte.
2. SAIOA:
- Jarduera:
Izena: Errezeta platera bilatzen.
Garapena: Lehendabizi ikasleak taldeetan banatuko dira. Talde bakoitzari plater bateko errezeta bat idatzita esleituko zaio, plateraren izena zein den jakin gabe. Hau da, soilik osagaiak eta platera nola egiten den izango dute idatzita. Haien helburua, errezeta irakurtzea izango da, plater horren izena zein den asmatzeko. Taldearen artean adostu ondoren, platera marraztu eta klasearen aurrean zergatik uste duten plater hori dela azaldu beharko dute.
- Jarduera:
Izena: Hitzen banaketa.
Garapena: Lehendabizi ikasleak bikoteka banatuko dira. Kontuan izan behar da, dislexia duten ikasleak norekin jartzen diren. Bikote bakoitzari testu bat banatuko zaio. Testu horretan, hitz guztiak elkarrekin egongo dira. Beraz, jarduera honen helburua, lehendabizi testu hori dagoen moduan irakurtzea izango da, eta behin irakurrita banatu behar diren hitzak eta estrukturak banatzea izango da.
- Jarduera:
Izena: Komikia betetzen.
Garapena: Lehendabizi ikasleak taldeetan banatuko dira. Talde bakoitzari komiki bat banatuko zaio, hitzik gabeko edo hutsik dauden bunbuiloak dituen komiki bat hain zuzen. Taldekide bakoitzak irudiak bisualizatuz, egoera aztertuko du. Txandak errespetatuz, talde-kide bakoitzak komiki horretako egoera zein den azaltzen saiatuko da. Behin guztiek haien ustez komikian zer gertatzen edo zer ikusten duten azaltzean, paper zuri batean aipatutako ideiak jarriko dituzte. Ideiak aipatzerakoan, taldeko idazkariak arkatza hartuko du. Ondoren, komiki bineten bunbuiloak bete beharko dituzte, baina aurretik ideiak taldekide guztiek komunean jarriko dituzte. Imajinazioa jarduera honetan ezinbestekoa da. Bukatzeko, talde bakoitzeko bozeramaileak kide guztien aurrean haren taldean adostu eta idatzi dutena irakurriko du.
Bukatzeko proposatu ditugun saioen bideo bat agertuko da jarduera honi bukaera emateko:
Saioen deskribapena eta garapena
ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK:
- (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea)
- Guasch, O. (2009). Idazlanak egiten irakastea. Ruiz Bikanditik, U. ( Ed.), Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan, 285-307 or. Bilbao: Universidad del PaĆs Vasco.
Saioen deskribapena eta garapena
ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK:
- (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea)
- Guasch, O. (2009). Idazlanak egiten irakastea. Ruiz Bikanditik, U. ( Ed.), Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan, 285-307 or. Bilbao: Universidad del PaĆs Vasco.