TRADIZIONALA VS GAURKOTASUNA
Jarduera Fisiko eta Kirol Zientziako (JFeKZ) + Lehen Hezkuntzako laugarren mailan gauden ikasleak gara. Gure taldeko izena UMANE da, taldekide guztien izenen hasierako letren gehiketa deritzona. Blog honi hasiera emateko, jarduera 1.1 aurrera eramango dugu. Jarduera hau hiru atal ezberdinetan banatuta dago, baina atal bakoitzarekin hasi aurretik, Jean-Paul Bronckart psikologo belgikarraren inguruan irakurritako testuaren laburpen bat egingo dugu.
Laburpen hori poster baten bidez egingo dugu. Poster horretan, testu horren ideia garrantzitsuenak agertuko dira, adierazten diren paradigmak eta hezkuntza modernitate eta tradizionalaren arteko desberdintasun nabarmenenak, besteak beste.
Hona hemen burututako posterra:
Posterrean 4 paradigma nagusien ezaugarriak aipatzen dira (behaviorismo, konstruktibismo, kognitibismo eta interakzionismo) eta bakoitzak zein nolako hezkuntzatan ematen den zehazten da. Era berean, hezkuntza tradizionaleko zein modernitateko atalak azaltzen dira.
Orain, ikastetxeetan erabiltzen diren hezkuntza azalduko da. Orain arte ikastetxetan eredu tradizionala aurrera eraman da, eta eredu modernitatearekin rolak aldetzen ari da. Horrekin pertsonak izandako heziketa txarra izan dela adostu dezakegu? Ez, izan ere eredu tradizionaleko zein modernitateko ezaugarriak desberdinak dira bai, baina haien artean logikoa diren aspektuak lantzen dira, alegia, nahiz eta ezaugarri desberdinak izan, bata besteari ez dio oztopatzen.
Gaur egun, badaude tradizioa mantentzen duten ikastetxeak. Baina, zorionez, proiektu berrien bitartez, XXI. mendeko ikastetxetan erabiltzen diren metodologiak desberdinak dira antzinaroarekin konparatuz. Esan dezakegu, modernitate hitza gaur egungo gauza bat dela (XXI. mendekoa). Bertan, ikaskuntza proiektu desberdinak erabiltzen dira. Ikasleen garapena sustatzeko eta ikasleak klaseko protagonista izateko. Izan ere, hezkuntza tradizionalean irakaslearen eta ikaslearen arteko harremana banatuta zegoen. Banaketa hori, haien arteko erlazioa zentzurik gabekoa zela adierazi nahi da.
Tradizio hezkuntzan, maisuaren ideiak nagusitzen ziren ikasleenak baino. Gaur egun, hezkuntza modernoa dela eta, maisuaren eta ikaslearen arteko harreman bat dagoela esan dezakegu, harreman hori funtsezkoa da ideiak aman komunean jartzeko eta modu horretan haien arteko ezagutzak partekatzeko. Hori irakaslearentzat zein ikaslearentzat onuragarria izango da.
Irakasle batek hainbat eduki eta arlo menderatu behar ditu. Izan ere, hezkuntzan parte edo lan egiten duen pertsonak konpetentea izan behar da. Ez da bakarrik gai izan behar, baizik eta gauzak burutu eta egiaztatu behar ditu irakasleak, eta horri deitzen diogu pertsona konpetente bat izatea. Gure aburuz, heziketa lanetan aritzen diren adituak izugarrizko eragina dute ikasleengan eta eginbeharrekoa zehatza eta ezinbestekoa da.
Irakaslea eguneratuta egon behar da, gaur egungo gaiak kontrolatu behar ditu. Teknologian aurrerapen handiak egin dira, eta irakaskuntza prozesuak IKT-en bitartez lantzen dira. Hala ere, irakasle batek tradizionaleko hezkuntza ezagutu behar du. Izan ere, oraindik badaude ohitura batzuk tradizionalak direnak non irakasleak menderatu behar dituen. Hortaz, etorkizun batean irakasle bezala aritzen bagara, modernitateko zein tradizionaleko aspektuak partekatuko genuke. Adibidez, aurkezpenak egiteko ordenagailuen aplikazioak erabiliko genuke, baina eskuekin idaztea ere funtsezko da. Eta horregatik, baten eta bestearen artean kokatuko ginateke. Izan ere, modernitate hezkuntzan IKT-en bitartez ikasleak menpekotasuna harrapa dezake, eta horrek kalteak ekartzen ditu.
Gure aburuz irakasleak izatekotan, argi duguna modernitateko paradigmak erabiliko ditugu. Modu horretan ikaslearen garapen pertsonal handiagoa eta arlo gehiago barneratuko ditu. Modernitateko hezkuntzan ikasleak parte hartze handiagoa du. Gaitasun zein estimulu desberdinak jasota, ikasleak eduki garrantzitsuagoak bereganatuko ditu. Azken finean, ikasleak protagonistak izan behar dira. Modernitatean lantzen den proiektuak hasieratik amaiera arte erabiltzen den prozesua kontrolatuta dago. Horrek ezagutzak azkarrago eta zentzuzkoak jasoko ditu ikasleak. Proiektuen bitartez, ezagutza desberdinak lantzen dira, baina tradizionala ere landu behar da. Batzuetan irakasleak ikasleei bide onetik orientatzeko beharrezkoa da hezkuntza tradizionala. Esate baterako, gai bat hasterakoan nondik norakoa den ulertzeko, irakasleak idei batzuk argitu behar ditu eta momentu horretan hezkuntza tradizionala lantzen da. Beraz, irakasle bat izateko tresna guztiak erabiltzea garrantzitsua da.
Azkenik, hezkuntza tradizionalen zein modernitatearen ezaugarriak ageriko dira.
Tradizionalean, ikasleak izaera praktikoko jarduera gutxi egiten ditu. Ikasketa-prozesua nola gertatzen den ez da kontrolatzen. Emaitzak soilik ebaluatzen dira. Irakaslea, gelako erdigunea da, hau da, heziketa eta irakaskuntzaren zentroa da. Ikaslearen rola pentsatzeko eta ezagutzak lantzeko margen gutxi du. Memorizazioa eskatzen zaio. Pentsamendu teorikoko garapen egokirik ez dago (Van Arcken, d. g).
Hezkuntza funtsezko tresna bat da, non pertsonak ikasteko, soziologia ezagutzeko eta gaur egungo teknologiak zein sare sozialak kontrolatzeko erabiltzen den. Jarraian hezkuntza modernoan oinarrizko joerak (Legusov eta Idiaquez, 2017):
- Ikaskuntza jarraitua. Ikasitako zentzukoa eta ulerkorra bada, etorkizunerako lagungarria izango da. Ikaskuntza aberatsa izateko emandako edukiak ulertu eta horretarako zertarako balio duten jakin behar da.
- Sareak sortu. Edozein hezkuntzako programak sortzerakoan, prozesuan aurki ditzakegun jendea lagungarria izan daiteke. Beste pertsonekin harremanetan egoteko aukera ematen du. Modu horretan, ideiak zein iritziak partekatu egiten dira, onerako zein txarrerako.
- Teknologia. Hezkuntza arloan, teknologiaren erabilera ona behartu behar da. Teknologiak modu egokian erabiltzen badugu, informazioa aurkitzeko denbora asko errazten du. Baina teknologiak arriskuak ditu. Hortaz, erabiltzen diren programak aurretik ezagutzea ezinbestekoa da.
- Esperientzian ikaskuntza. Bakoitzak bizitzan jasotako ezagutzak talde batean adieraztea. Era horretan, ikasleak ezagutzak esperientzien bitartez jasotzen ditu, eta garapen pertsonalerako garrantzitsua da.
- Jarrera. Inguruneko pertsonei bakoitzaren energia pertsonala ematea. Horrek emankorragoak izatera eta ezagutzak lortzera laguntzen du.
Seigarren mailako gaztelania ikasgaiaren liburu bateko gai oso bat behatu izan dugu, hirugarrena hain zuzen ere. Bertan, hainbat ezaugarri ikusi ahal dira.
Lehendabizi, ikusten den testuari dagokionez, esan beharra dago gaia ez dela seigarren mailako ikasleentzat egokia. Testua ulertzeko zailtasun gehiago izango dituzte, batetik gai ezezaguna delako haientzat eta, bigarenik, balitekelako gaia haien gustukoa ez izatea. Horretaz gain, umeen motibazioa sustatzeko komenigarria da argazkiak ipintzea, haien irakurketa eta ulermena pairatzeko. Gainerako edukiak, era oso ohikoan agertzen dira: lehenik azalpen bat eta, jarraian, azaldutako horren inguruko ariketak. Kasu honetan, gaztelania irakasgaia izanik, irakurketa bat, gramatika, ortografia, hiztegia, idazketa eta literatura agertzen dira. Gure ideia, aurrerago azalduko dugun bezala, eduki guzti hauek ariketa multzo handi batean sartzea da, dena batera landuz era dinamikoago batean.
Edukien inguruan sakonduz, esan dezakegu curriculumeko eduki multzo batzuk bai lantzen direla liburu honi eskera, baina beste zenbait ez, oso mugatua baita. Adierazpeneko edukien inguruan liburuan zehar curriculumak zehazten dituen edukiak agertzen dira, derrigorrezkoa baita: testuak, perpausak, literatura idatzia… Arazoa prozedura eta jarrerazkoetan ageri da, adibide gisa, informazioa identifikatzea, lortzea, gordetzea eta berreskuratzea argi eta garbi ageri da. Baina, kasurako, gatazkak kudeatzea edota norberaren emozioak erregulatzea liburu honetan ez da landuko, gehiengo ariketan banakakoak baitira eta proposatzen diren ariketa motak oso mugatuak (lehen esan bezala, gaien atazen gehiengoen antolamendua hurrengoa da: azalpen bat eta, jarraian, horren inguruko ariketa indibidualak, non ikaslea robot bat bezala erantzun behar du, bere gehiago jakiteko gogoak eta motibaziorik piztu gabe).
Gainera, zer ikasiko duguna aipatzen da, eta ez dugu uste gomendagarria izango denik, gai bat hasi bezain pronto zer eduki landuko diren jakitea; izan ere, modu tradizional bezala eskaintzen da. Eduki batzuk eta horiek bete behar dira. Gure aburuz, eskematikoki ondo dago zer lortu behar duen ikasleak jakitea gai bakoitzeko, baina ikasleak ikusi behar du? Gu irakasleak izango bagara, ikasleek kritikotasunez burutu behar dituzte ariketak, bestela, dena emanda jasotzen badu, zer ikasiko du?
Gaien adarrak zeintzuk diren aipatu behar dira, baina ez unitatea hasi bezain laster. Adarrak unitate amaieran ematen badira, ikasleak estimulu desberdinak bereganatzen ditu. Horrek modernitateko paradigma bat eskuratzen du, kognitibismoarena, hain zuzen ere. Bronckartek definitutako bi paradigmen artetik nabaria da “behaviorismoa”. Ariketa hauen bitartez, ikasleen artean ez da elkarrizketa edo parte hartzea ematen, beraz, dinamikotasuna eta motibazioa ez da handia izaten.Irakasleak ariketak gainetik azaltzen ditu eta ikasleak haien kabuz burutzen dituzte ideiak edo zalantzak partekatu gabe. Beste alde batetik, el ‘’interaccionismo” modu murriztu batean agertzen da. Kasu honetan, ikasleen arteko kolaborazioa eta ideiak partekatzen dira. Paradigma hori ipini dugu, hirugarren unitateko ariketa baten antzerki bat burutu behar dutelako. Ikasleak dialogo bat eta amankumunean jartzen dituzte pentsamendu desberdinak. Gure aburuz, eredu tradizionaletik aldenduko ginateke modernitatean zentratuz. Era honetan, ikasleak estimulu desberdinak aurrera eraman ahal dituzte indibidualtasuna alde batera utziz eta elkar lanari garrantzi handiago bat emanez.
Gure ideia eredu tradizionaletik aldentzeko hurrengoa da: proiektu global bat sortu, eduki eta gai guztiak barnean aplikatuz. Proiektu honetan, lehendabizi irakasleak ariketa azalduko du eta gero, umeek taldeka ipiniko dira, ariketa guztiak barne hartzen duen proiektu bat gauzatuz.
Lehenik egin beharrekoa, testu bat irakurtzea da eta, amaitzerakoan, banaka, honen laburpena egin beharko dute, kontakizunaren elementu aipagarrienak azalduz. Laburpena amaitzerakoan, hausnarketa bat gauzatu beharko dute, zer ikasi duten azalduz.
Ondoren, taldeka ipiniko dira lan egiteko. Irakurritako testuan akats ortografikoak egongo dira (tilde gabeko hitzak), hauek horiz azpimarratu beharko dituzte, horretaz gain, determinante posesiboak urdinez azpimarratu beharko dituzte eta prefijoak gorriz. Zalantzak argitzeko eta jorratzen ari den gaiaren inguruko azalpenak emateko irakaslea taldez talde joango da, bakoitzari behar espezifikoak argituz.
Jarraitzeko, umeak testua irakurri eta azpimarratu ondoren, akats ortografikoak, aurrizkiak zein determinante posesiboak orri zuri batean idatzi beharko dituzte. Lehenik, ‘’agudas, llanas eta esdrujula’’ hitzen arauak idatzi beharko dituzte eta, ondoren, txarto dauden hitzak ondo idatzi beharko dituzte, aldi berean, hiru moten arabera sailkatzen. Bigarrenik, aurrizkiak azpimarratuko dituzte eta posesiboak taula baten ipiniko dituzte genero eta zenbaki arabera, determinatzaile posesibo egokia adieraziz.
Aurretik azaldutako ariketak burutu ondoren, altuz klase guztiaren artean ideiak partekatuko dituzte, eta irakaslearekin batera ariketa zuzenduko dute. Ondoren hasierako taldeak mantenduz, azpimarratutako hitzekin, testu berri bat asmatu beharko dute, non irakaspen bat egon behar da, hala nola baloreen garrantzia.
Talde bakoitzak asmatutako ipuina, beste taldeekin trukatu beharko dituzte. Trukaketa egin eta gero, talde bakoitzak haien taldekideen ipuinak irakurri beharko dituzte eta, hauen antzerki bat burutuko dute gainerako lagunen aurrean.
Proiektu hau aproposa dela uste dugu, alde batetik gramatika zein lexikoa era ludiko batean barneratzen dutelako. Gainera, guztion artean haien ideiak partekatuz, talde lana nahiz kolaborazioa sustatzen da, gaur egun hainbeste ematen den lehiakortasun toxikoa alde batera utziz. Horretaz gain, antzerkia egitea egokia da, ez baitaude ohiturik honelako aurkezpenak egitera eta hau haien jakin min zein motibazioa pizten du. Azkenik, egin dituzten ariketa guztiak, azken batean, xede orokor bat dute, horrela, umeak konturatuko dira saioetan zehar burutu izan dituzten jarduera amaieran zentzu bat zutela eta, ez dute pentsatuko “egiteagatik” egin dituztela.
DOCTOR DESEOREN ABESTIA
Jarraian, Doctor Deseoren abestia "Que amanece de nuevo" hartuta, jarduera batzuk aipatuko dira. Ariketa hauek laugarren mailako ikasleentzat jorratu dira.
Lehendabiziko ariketa gramatika aldetik izango da. Substantiboak lantzeko ariketa bat izango da. Abestia emango zaie, eta bertatik substantibo femeninoak gorriz markatuko dituzte eta maskulinoak berriz, urdinez. Hau egiterako orduan, markatutako substantibo guztiak, beste substantibo batengatik ordezkatuko dute, generoa ere aldatuz. Determinanteak, izenordainak, adjektiboak edo artikuluak aldatu beharko dituzte beharrezkoa izatekotan.
Adibidez:
Aquellos besos que nunca te di,
los abrazos de escarcha y ausencia, mariposas clavadas.
Aquellas cartas que nunca te di,
las carreteras de granizo y llanto, ojos clavados.
Bigarren ariketa ortografiari egiten dio erreferentzia. Klasea, 4-5 taldeetan banatuko da. Lehendabizi, abestia jarriko zaie ikasleei letra gabe. Kanta entzun ostean, irakasleak kantaren hitz batzuk banatuko dizkie talde bakoitzari. Hitz horiek kartoi txiki batean idatzita egongo dira, baina ez da hitz osoa idatziko. Gainera, hitzarekin batera, horren marrazkia edo irudia edukiko dute.
Talde bakoitzak kartulinak hitzekin izanda, abestia jarriko da berriro eta banatutako hitz horiek abestian agertzerakoan, kanta geldituko da. Talde guztiak, hitz berdinak izango dituztenez, kideen artean zein letra falta den idatziko dute, eta talde bakoitzeko ordezkari batek kartulina gora altxatuko du. Erantzunak ikus ostean, irakasleak erantzun egokia esango du, eta hitz horren ortografia araua azalduko du.
Adibidez, beso hitzarekin
_ESO. Nola da b edo v?
Hurrengo ariketa, ahozko komunikazioa eta idazkera buruzkoa da. Antzerkiak eginez, ahozko komunikazioa landuko da. Gaia, edo antzerkiaren lehenengo esaldia, “Dónde estás amor que ya no te encuentro”, abestiaren esaldi bat izango da. 4-5 taldetan banatuko dira, baina talde bakoitzeko kide bakoitzak emandako esaldi horretatik, istorio bat idatzi behar du. Gero, berriro taldeka batuko dira, istorio horietatik bat sortzeko. Bertan, bai indibidualki, bai taldeka idazkera landuko dute. Helburua, abiapuntu horretatik, antzerkia idaztea eta ondoren interpretatzea izango da. Hala ere, lehendabiziko antzerkiak modu librean egitea utziko da, haien gorputz adierazpena eta ahozko komunikazioa nolakoa den ikusteko. Haien imajinazioa aurrera eramateko aukera bat da. Kurtsoan zehar gehiago egitea egokia izango litzateke, bertan irakasleak zenbait jarraibide aipatuz. Adibidez, pertsonaiak hauek izanek. (Mutil bat haserre, neska bat pozik, pertsona talde bat triste… logikoki pertsonai hauekin haien istorioa idatzi eta gero antzeztu behar izango dute.)
Beste ariketa bat hiztegia lantzeko. PASAPALABRA: Telebista programa bezalako planteamendua izango da. Hiru talde sortuko dira, eta bakoitzeko errosko bat. Errosko horiek, ikasleek sortu ahal dituzte edo programa batekin irakaslea sortu. A-Z-tik letra bakoitzeko definizio bat emango da eta talde bakoitzeko kide bakoitzak 15 segundo izango ditu emandako definizio horretatik hitz bat esateko. Hasierako hitzetik hasi ahal da, edo hitz horrek aipatutako letra eduki ahal dezake. Definizio horiek egokituko dira, haientzako ezagunak eta ulerkorra izateko. Adibidez, fugaz zer den ez dute jakingo, baina agian Belenerantz joan zen izarra, izar iheskor bat zela, dakite. Kantan ez dira letra guztiak agertzen, beraz irakasleak batzuk asmatuko ditu, errosko guztia osoa izateko. Beraz, horrekin ere jolastu behar da definizioak egiterako orduan. Haientzako zailak izan ahal direzen hitzak, azalduko dira, erantzuna esan ostean. Erantzuna ez du beti talde bakoitzeko kide berdina esango, aldakorra izango da. Talde batek ez badu erantzuten, edo txarto erantzutekotan, beste talde batek erantzuna esateko aukera izango du.
Hau amaitu ostean, kantaren letra emango zaie, baina kanta ez da egongo osorik idatzita. Hutsuneak egongo dira, eta hutsune bakoitzean taldeka, esaldiak zentzuak izateko hitzak idatziko dituzte, substantiboak izango dira. Amaitzerakoan, ozenki irakurriko dute. Honako hitzak erabiliko dira erroskoa asmatzeko: amor, besos, camino, dolor, estrella, fugaz, grito, noche, giro, joya (ez da kantan agertzen), kiwi (ez da kantan agertzen), lágrima, mariposa, noche, leña (ez da kantan agertzen), aurora, papel, química (ez da kantan agertzen), rosa, sombra, tiempo, ausencia, Vals, Sandwich, Boxeo, yeti eta zanahoria. Azken lau hitzak ez dira abestian sartzen.
Ariketekin bukatzeko, literatura ariketa bat proposatuko dugu. Bertan, abestiaren hitzak eta esaldiak hartuko dira eta taldeka ipuin bat sortuko dute. Ondoren, klasearen aurrean ipuin hori irakurriko dute, taldekide guztiek parte hartuz.
Ariketekin bukatzeko, literatura ariketa bat proposatuko dugu. Bertan, abestiaren hitzak eta esaldiak hartuko dira eta taldeka ipuin bat sortuko dute. Ondoren, klasearen aurrean ipuin hori irakurriko dute, taldekide guztiek parte hartuz.
Laburbilduz, Umane taldeak ondorio orokor bat atera du jarduera hau burutu ostean. Irakasle batek argi izan behar duena ikasleak hezitu behar dituela, eta horretarako klaseak dinamikoak eta ikasleak gustura egon behar direla kontuan izan behar du edukiak gogoekin ikasteko. Beraz, gaiak emateko eta edukiak menderatzeko kreatibitatea funtsezkoa da. Modu horretan, bai ikasleak baita irakasleak ere denbora zuzen erabiliko dute. Izan ere, debora urrezko gauza bat da, eta ahalik eta hobekien erabili behar da.
ERREFERENTZIAK BIBLIOGRAFIKOAK:
Legusov, S. eta Idiaquez, M. (2017). Cinco tendencias en la educación moderna. Berreskuratuta: https://bit.ly/33miY95
Van Arcken, H. (d.g). Pedagogía docente. Berreskuratuta: https://bit.ly/2BA4mbe
1.1 jardueraren lehenengo atalari dagokionez, nahiko egokia ikusi dugu egin duten lana. Lehendabizi, jardueraren azalpen fitxan agertzen diren galdera guztiak erantzun dituzte, galderak testu bakar baten erantzunez, eta galdera bakoitzaren artean kohesio teknikak erabiliz. Honetaz gain, poster bat egin dute, non azaldutakoa askoz grafiko eta argiago azaltzen da, eta gainera ikasterako orduan ondo etorriko zaien errekurtso bat izango da. Beraz, lehen ataletik gauza gutxi daude hobetzeko, ondo idatzita dago, akats ortografiko gutxirekin eta koherentzia aldetik nahiko ondo baita ere.
ErantzunEzabatuBigarren atalari erreparatuz, Santillanako liburuak proposaturiko jarduerei kritika moduko bat egiten diete, gure ustez ondo eginda. Izan ere, seigarren mailako umeek ez dute ondo ulertuko testu hura ezezaguna izateagatik eta gainera haien interesekoa ez izateagatik. Halaber, lantzen diren curriculumeko edukiei ere kritika bat egiten diete, egokia gure ustez. Prozedura eta jarrerazko batzuk ez direla lantzen esaten dute eta gure partetik berdin pentsatzen dugu, ariketa indibidualak direlako eta ariketa motak nahiko mugatuak daudela.
Horiek horrela, bigarren atalarekin jarraituz bere kritika indartzeko Bronckart-en testuarekin lotzean oso argi islatzen dute bere ikuspuntua. Izan ere, Santillanako ariketa batzuk paradigma tradizionalarekin lotzen dute, behaviorismoarekin hain zuzen. Beste batzuk, “interaccionismo social”-arekin lotzen dute, modernoarekin beraz, baina modu murriztuan egiten dela, gure ustez egia da. Hortaz, bere ideia guztiz ondo ikusten dugu eta gramatikari dagokionez ez dute inolako falta ortografikoarik burutu eta transmititu nahi duten ideia bikain egin dute.
Azken zatian zentratuz, nahiko originalak izan direla azpimarratu nahi dugu. Izan ere, eredu tradizionaletik aldendu nahi dira, moderno batera pasatzeko eta lortu egin dutela esan dezakegu. Sortutako proiektu globala nahiko originala eta egokia ikusten ditugu. Honetan, umeek taldean landuko dute gehienbat era entretenigarri eta ludiko batean. Halaber, umeek egiten duten jarduera guztiak zentzu bat dutela ulertzea oso egoki dela pentsatzen dugu. Gu txikiak ginenean ez ziguten azaltzen zertarako burutzen genituen ariketak eta ideia hura beharrezkoa dela uste dugu. Doctor Deseoren kantarekin sortutako ariketak gure ustez LH-ko seigarren mailan lantzeko oso aproposak, originalak, interesgarriak eta orokorrean primeran daudela pentsatzen dugu.